Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1943ko azaroaren 7a
Fort Macleod (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi

Joni Mitchell (Fort Macleod, Alberta, 1943ko azaroaren 7a).

Bizitza eta ibilbidea artistikoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Roberta Joan Anderson jaioa, kanadar abeslaria eta musikagilea da. Chuck Mitchell musikariarekin ezkondu zen eta harengandik hartu zuen izena. 1967an, New Yorkera joan zen, eta han argitaratu zuen bere lehen diskoa: Song to a Seagull (1968).1968an, Judy Collinsek Mitchellen zenbait kantu grabatu zituen, "Both Sides Now", besteak beste, eta arrakasta handia izan zuen. Arrakasta handi horri esker, Mitchellen diskoak ere zabaltzen hasi ziren. Aurrerago, Kaliforniara joan zen bizitzera. Bere musika barnekoia eta lirismo handikoa da, eta jarraitzaile ugari ekarri zizkion. Beste disko batzuetan, Hejira (1977) eta Mingus (1979) diskoetan esaterako, bere ohiko rock eta folk musikaz harago, jazz musika ere sartu zuen.

Diskoak eta abestiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shadows and Light (1980), Wild Things Run Fast (1982), Dog Eat Dog (1985), Chalk Mark in a Rainstorm (1988), Night Ride Home (1991), Turbulent Indigo (1994), Taming the Tiger (1998), Both Sides Now (2000), Travelogue (2002), Shine (2007),Clouds (1969), Ladies of the Canyon (1970), Blue (1971), Court and Spark (1974) eta Turbulent Indigo (1994),Hejira (1977) eta Mingus (1979).