Txikipedia:Judo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Judo-a arte martzial eta borroka kirola japoniarra da. Helburua aurkaria bizkarrak lurra ukituz botatzea edo geldiaraztea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judo-a Jigoro Kanok sortu zuen 1882an.

Arte martzial japoniarra

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika desberdinez osatua da: proiekzioak, zintzurra tinkatzeak eta lurrean egiten diren kontrolak, adibidez. Borrokalariak judoka deituak dira.

Lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol hau dojo izeneko leku batean praktikatzen da.

Jantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kotoizko judogi edo kimono izeneko jantziak dituzte.

Gehienetan xuriak dira, baina batzuetan urdinak izaten ahal dira jokolarien bereizteko. Judoka kirolariak oin-hutsik dira tatami baten gainean. Kolorezko gerrikoa jokolariei emanak dira haien maila eta kategoriaren arabera. Maila gorago eta kolorea ilunagoa da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Judo. 2022-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).