Juri Gagarin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
👶
Jaiotza
1934ko martxoaren 9a
Klushino Itzuli
💀
Heriotza
1968ko martxoaren 27a
Kirzhach Itzuli
🔨
Lanbidea
hegazkinlari
📷
Argazkiak
ikusi
Juri Gagarin eta bere suziriaren kopia bat.

Juri Gagarin sobietar kosmonauta edo astronauta bat izan zen. 1961ean, espaziora atera zen lehen gizakia izan zen.

Gagarin 1934an jaio zen Errusian, Gzhatsk deitutako hiri batean. 1951an, Saratov hiriko eskola teknikoan hasi zen lanean, eta hegazkin bat gidatzen ikasi zuen klub batean sartu zen. Gargarin Aireko Indar Sobietarren eskolan sartu zen. 1960an, 19 gizonek osatutako talde batean sartu zen, kosmonauta izateko prestatzeko. Haren altuera 1,57 metro zen, eta hori abantaila handia zen kapsula espazial txikian erraz sartu ahal izateko.

Gargarinen hegaldi ospetsua Vostok 1 espazio-ontzian izan zen, 1961eko apirilaren 12an. Lurraren inguruan egin zuen hegan, ordu bat eta 29 minutuz. Bere espaziorako hegaldia mundu osoan izan zen ezaguna. Sari asko jaso zituen, monumentuak eraiki ziren eta kale askori jarri zioten haren izena.

Gargarin ez zen inoiz espaziora itzuli. Beste kosmonauta batzuk entrenatu zituen, eta mundu osoan barna bidaiatu zuen. Hegazkin-istripu batean hil zen 1968an, 34 urte zituela. Gargarin hil ondoren, Gzhatsk hiriak izena aldatu eta Gargarin izena hartu zuen.