Txikipedia:Kantu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patti smith Finlandian abesten, 2007 urtean.
Patti Smith Finlandian abesten, 2007 urtean.

Kantua, abestea edo kantatzea ahotsarekin musika sortzeko ekintza da. Kantuak tonua, erritmoa eta teknika-bokal multzo handia barneratzen ditu. Kantatzen duen pertsonari kantari, abeslari edo bokalista izena ematen zaio.

Ezaugarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizio musikala, musika pieza baten sorkuntza da. Musikako elementuak eta horien zatiak nahastea, alegia. Atal nagusiak eta haien errepikapenak agertzen diren ordena litzateke hain zuzen. Era berean, bai abestiak baita haien edukiak ere, tradizionalki beti izan dira hezkuntza-tresnak. Kanten letrak gehienetan poetikoak eta erritmikoak izaten dira, baina bertso erlijiosoak edo prosa librekoak ere izan daitezke. Gaur egun entzuten ditugun kantuak 3 minutu inguru irauten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaren historia garai guztietan izan diren musika motak eta horien garapena aztertzen dituen saila da.

Kantariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantariek musika sortzen dute, ahots bakar batek kantatu beharreko bertso kopuru jakin baten gaineko konposizioa, abestiak edo bestelakoak, eta musika instrumentuekin edo gabe aritu daitezke. Kantua, normalki, musikari talde batekin egiten da, izan hau koru bat edo musika banda bat.

Abeslariek, solista gisa, musikari gutxi batzuekin edo orkestra sinfoniko batez lagunduta aritu daitezke. Kantuaren  estiloen aniztasuna handia da, izan Txinatar opera, Indiar musika, musika erlijiosoa, gospela, jazza, bluesa edo pop, rock, musika elektronikoa.

Kantu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantua formala edo informala izan daitezke, idatzia edo inprobisatua. Ekintza erlijioso baten parte izan daiteke, hobby bat, plazer hutsagatik, hezkuntzaren parte edo lanbide bat. Kantuan bikaintasuna lortzeko denbora, praktika, ikasketa eta erregulartasuna beharrezkoak dira. Praktika erregularrarekin musika indartsuagoa eta argiagoa egiten da.

Kantuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz diren lehengo eta egungo zenbait kanta ezagunen zerrenda:

Lau teilatu

Kantu bat

Aukera berriak

Zurekin batera

Heldu da garaia

Sumendiak

Bueltan da

Ezer ez da berdina

Euritan dantzan

Aske maitte

Bixotzetik