Txikipedia:Kareta dortoka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kareta dordoka itsasoan bizi da. Ur epeletako narrastia da. Helduek 65-107 kg arteko pisua daukate eta 82 eta 109 zm arteko luzeera izan dezakete. Marroixka kolorea izan ohi dute. Ezkatak dituzte azalean. Aurreko hegatsak handiagoak dira atzekoak baino. Bere gorputza babesteko oskola gogorra du.

Kareta dortoka Sevillako acuariumean

BIZIMODUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kareta dordoka itsaso epeletan bizi den dordokak dira, baina neguan ur berogoetara joaten dira migratzera. Denbora gehiena uretan pasatzen dute. Amak joaten dira arrautzak jartzera. Hondarretan zulo bat egiten dute eta gero hondarrarekin tapatzen dituzte arrautzak. Arrautza horiek jartzera, ama jaio zen hondartzara itzultzen dira. Ur-korronteak erabiltzen dituzte igeri egiteko. Migrazio luzeenetako bat duen animalia da. Ia 12 mila kilometro egiten ditu.