Wikipedia, Entziklopedia askea
Karrakela arruntak egosita

Karrakela arrunta itsasoko barraskiloa da, moluskuen familiakoa eta Ipar Atlantikoko kostaldean bizi dena. Jangarria da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere maskorra kiribildua da eta barruko gorputza biguna. Kolore desberdinetakoa da. Euskal Herrian beltz-beltza da bustia dagoenean. Tamaina desberdinekoak aurki daitezke, baina 10-12 milimetrokoa da gutxi gorabehera.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harkaitzetan egoten da, harri soltetan biziz. Horrela, kamuflatu egiten da eta hezetasuna mantentzen du. Emeek 10.000-100.000 arrautza jartzen dituzte itsas hondoan. 5-10 urte bizi dira.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egosita.

Izenak beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelaniaz: Bígaro / Caracolillo
  • Ingelesez: Common periwinkle / Winkle
  • Frantsesez: Bigorneau