Txikipedia:Kartografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mediterranear itsasoaren karta nautiko bat, XIV. mendekoa

Kartografia mapak aztertzen eta lantzen dituen zientzia da. Bere jatorria idazketa bezain zaharra da.

Zer dira mapak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia esanda ez dago definizio zehatzik, urteetan zehar maparen definizioa aldatzen joan delako. Horma pintura desberdinak eta hainbat milurteko Kristo baino lehen egin ziren grabatuak lehen mapak kontsideratzen dira. Hortaz, hau kartografiaren lehen testigantza izan zen, zehazki, lehen kartografia  “La casa del almirante” deitzen da. Irudikapen kartografiko nagusienak dira: globoak, gutunak eta mapak.

Mapak mota askotakoak izan daitezke, baina bi taldeetan sailkatzen dira: fisikoak eta tematikoak. Mapa fisikoak, lurralde bateko elementu naturalak adierazten ditu. Adibidez: lakuak, lautadak, mendiak… Mapa tematikoak, askotarikoak izan daitezke, baina honen barne ohikoenak mapa politikoak dira. Hauek lurralde baten antolaketa administratiboa eta politikoa adierazten dute. Kartografia mapak aztertzen eta lantzen dituen zientzia da eta kartografoa da hau egiteaz arduratzen den pertsona. Zientzia honen jatorria oso zaharra da, mapen definizioa urteetan zehar aldatzen joan delako.

Diseinua, ekoizpena eta mapa baten erabilpena komunikazio forma bezala, prozesu kartografiko bezala ezagutzen dena osatzen du. Prozesu honek lau etapa ditu:

1. Datuak bildu.

2. Diseinatzeko eta mapak eraikitzeko datuak orokortzea.

3. Mapa ikusarazi.

4. Informazioa interpretatzea.

Kartografia multzo garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartografia bi multzo garrantzitsuetan banatzen da:

  • Kartografia orokorra edo topografikoa: publiko zabalenari zuzendutako mapen ekoizpenean arduratzen da. Adibidez: mapamundi edo herri baten mapa.
  • Kartografia tematikoa: mapa ezberdinen fenomeno geografiko desberdinak dauzka: erliebea, klima… eta  kartografia geologikoan oinarritutako kartografia da.

Kartografiaren elementu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartografiaren barne garrantzitsuak diren hiru elementu nagusi daude:

1. Iparrorratza: Lurraren ipar magnetikoa adierazten duen orientatzeko tresna da.

2. Eskala: mapen albo batean agertzen da eta honek mapako neurri baten eta errealitateko neurri baten arteko harremana adierazten du.

3. Legenda: mapen alboetan agertzen da eta honek sinbolo bakoitzak zer esan nahi duen azaltzen du.

Erreferentzia Bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. https://eu.wikipedia.org/wiki/Kartografia