Kilikalaska idiofonoen familiako soinu-tresna da. Ttirrikitia edo kalakaria ere esaten zaio.
Nola egiten da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astakardu-kardentxa landarea lehortzen denean, lore-buruak kendurik, hiru hortzeko sarde gisako bat egiten da. Landarearen beste adar makila bat hartu, erdian zulo bat egin eta sardearen erdiko hortzean trabeska sartzen da.
Nola jotzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hortzeko kirtena bi esku artean harturik, alde batera eta bestera jira-biran jartzen da. Honela, trabeska sartutako makilak alboetako hortzetan jotzen du hotsa sortuz. Jotzerakoan eskema erritmiko sinpleak errepikatzen dira. Trebetasuna dutenek joko erritmiko interesgarriak lortzen dituzte.
Non jo izan da kilikalaska?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Sakana bailarako herrietan eta Arabako iparraldean orain dela gutxi arte bertako haurrek erabili dituzte hots-jostailu hauek. Udazken aldean, landare hauek lehortzen direnean egiten dira, eta hori bera izaten zen jotzeko garaia.