Kilkerrak intsektuak dira eta normalen kolore ilunekoak eta gautarrak dira. Matxinsaltoekin senidetuak daude, eta hauek bezala atzeko hankak jauzirako moldatuak dituzte. Matxinsaltoek baino jauzi gutxiago egiten dute, eta horrek traketsagoak bihurtzen ditu. Aldiz, azkar egiten dute korrika.
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie batzuk etxeetan aurkitu ahal dira, bai toki epeletan, bai toki tropikaletan. Lurpeko bizilekua zulatzen dute, metro erdi baino luzeagoko ptunel bat egiten dute eta sarrera beti garbi mantentzen dute. Inguru horretan arrek beren kantua egiten dute, emeak erakartzeko asmoz. Orojaleak dira, hau da, landare zein intsektu txikiak jaten dituzte.
Sexuen arteko aldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeak desberdintzen dira handiagoak ilunagoak direlako eta hegalak lauak dituztelako. Gainera, arrautzak lur azpitik jarri ahal izateko eranskin bat dute.
Kilkerren odola ez da gorria, ez du hemoglobinarik. Oxigenoa ez da odolaren bidez transmititzen, baizik eta zuzenean tutu batzuen bidez hartzen dute.
Jokabidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilkerrak intsektu agresiboak dira eta lurraldekoiak. Haien artean maiz borrokak egoten dira eta horregatik normala da kilker zaurituak aurkitzea, adibidez hanka bat gabe. Koska eginez defendatzen dute bere burua. Jokabide hau izan bezain laster hainbat herrialdetan borrokak antolatzen hasi ziren apustuekin. Esate baterako, Thailandian eta Txinan.
Zer garrantzia dute naturan?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilkerrek ekintza desberdinak egiten dituzte, baina, horietatik nabarienetakoa polinizazioa da. Landare batzuk lurretik oso gertu jaio egiten dira, hortaz, erleak eta tximeletak ezin dira ondo hurbildu. Beraz, kilkerrak laguntzen dute landare horiek hazten.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilkerrek hostoak, haziak, zurtoinak, sustraiak, fruituak, artropodoak, orbela eta gorpuak jaten dituzte. Eta narrastiak, anfibioak, hegaztiak, ugaztunak, intsektuak, araknidoak eta arrainak kilkerrak jaten dituzte.
Soinuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilkerrek egiten duten soinuak tenperatura jakiteko erabili ahal dira, baina bakarrik arrek egin ditzakete hegalak marruskatuz, emeak deitzeko eta beste kilker arrak aldentzeko.