Wikipedia, Entziklopedia askea

Kondentsazio

Botila hotz batean ur-lurruna kondentsatzen da.

Kondentsazioa gas bat likido bihurtzea da. Lurrunketaren kontrako prozesua da: lurruna (gas-egoeran dagoen ura) hozten denean, ur likido bihurtzen da. Tenperatura asko jaisten denean gertatzen den prozesua da kondentsazioa.

Naturan, ur-lurrunaren kondentsazioa oso ohikoa da. Ur-lurruna atmosferan eta airean dago, eta likido bihurtzen da tenperatura asko hozten denean; adibidez, ihintza (egunsenti hotzetan zelaietan ikusten dena) ur-lurruna ur bihurtzen denean sortzen da. Kondentsazioa ere erraz ikus daiteke esperimentu hau egiten badugu (batez ere, udan): hozkailutik ateratako botila oso hotza tenperatura epelean uzten badugu, aireko ur-lurruna botila inguruan hoztuko da, eta bertan ur tantak agertuko dira (ikusi aldameneko irudia).