Edukira joan

Txikipedia:Korneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korneta arrunta.

Korneta aerofonoen familiako mihi bakarreko soinu-tresna da. Turuta eta tronpeta ere esan izan zaio.

Nagusiki bi tipotakoak izaten dira. Tradizionalena, behi adarrez egindakoa da, kanaberazko mihi bat duen ahokoa, “fita”, muturrean sarturik duena. Gaur egun, arruntena adar itxura duen letoizko korneta bat izaten da, ahokoan metalezko “fita”rekin.

Nola jotzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresnaren ahokoaren muturra ahoan sartu eta haizea bota behar da, nota luzeak eta ozenak emanez.

Non erabili dira kornetak euskal herri-musikan?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso musikalak ez badira ere, ekintza eta ohitura askotan agertzen dira halako tresnak. Askotan adarrari kendu diote bere lekua eta lehen adarrarekin jotzen zena orain kornetarekin egiten da, adarren funtzioa beteaz:

  • Ehiztariek basurdetara joaterakoan erabiltzen dituzte halako kornetak eta lehen adarrekin urrutitik elkar ulertzeko jotzen zituzten kodigoak mantentzen dituzte.
  • Harrobietan, eztanden aurretik, hauek egitera zihoazela, ingurukoei abisua emateko jotzen ziren.
  • Saltzaile ibiltariek ere erabiltzen zituzten salmenta tokira iristen zirenean ingurukoei haien etorreraren berri emateko.
  • Gure herrietan, mota guztietako dei publikoetarako (bandoetarako) halako kornetak erabiltzen ziren (gehienetan pregoilaria udaleko aguazila izaten zen).
  • Abeltzainek “Dula” delako horretan, atera behar zituzten herriko abereak biltzeko ere adarren ordez halako tresnak jotzen zituzten zenbait tokitan.
  • Ituren-Zubietako joaldunen konpartsaren zuzendariak, sistema honetako ahokoa duen adar bat jotzen du, taldearen koreografia aldaketak zuzentzeko.