Txikipedia:Kristi Yamaguchi
Appearance
Kristi Yamaguchi (1971ko uztailaren 12an jaioa, Hayward, Californian), Estatu Batuar patinatzaile artistiko profesional ohia da.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![Kristi Yamaguchi dotore](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3f/Kristi_Yamaguchi_at_Heart_Truth_2009.jpg/220px-Kristi_Yamaguchi_at_Heart_Truth_2009.jpg)
- Kristi Yamaguchi Patinatzaile artistiko Estatu Batuarra da, 1992ko Albertvilleko Olinpiar txapelduna emakumezkoen bakarkako proban. 1991n eta 1992an ere munduko txapelduna izan zen eta AEBetako txapelduna 1992an.
- Hori baino lehen praktikatzen zuen patinajea bikotearekin. Rudy Galindorekin lortu zuen urrezko domina AEB gazteen txapelketa 1986. urtean, eta 1989 eta 1990 helduen txapelketan.
- 1988ko gazteen mailako Munduko Txapelketan, urrezko bi domina irabazi zituen: Rudy Galindorekin bikoteka eta bakarka.
- 2005eko abenduan, AEBetako Olinpiar Aretoan sartu zuten.
- 2008an, Yamaguchi txapeldun ospetsua bihurtu zen Dancing with the Stars saioaren seigarren denboraldian.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristi Yamaguchi Bret Hedicanekin ezkondu zen, eta bi ume euki zituzten, Emma Yoshiko Hedican eta Keara Kiyomi Hedican. Jim Yamaguchi eta Carole Yamaguchi bere gurasoak dira, eta beraren anai-arrebak Brett Yamaguchi eta Lori Yamaguchi dira.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![kristi yamaguchi dotore jantzita](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5e/Kristi_Yamaguchi_at_The_Heart_Truth_2009_%28cropped%29.jpg/220px-Kristi_Yamaguchi_at_The_Heart_Truth_2009_%28cropped%29.jpg)