Txikipedia:Kuala Lumpur
Kuala Lumpur, Malaysiako hiriburua da, 1854-1857an sortua. 2005eko datuen arabera, hiriak 1.809.699 biztanle zituen, gaur egun 1.887 674 biztanle ditu, 243,65 km²-ko azaleran banatuta, eta 7,2 milioi biztanleko metropoli-eremua.
Lurraldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuala Lumpurren estatua Lurralde Federalda da, bertako alkateak Dato' Ahmad Fuad Ismail du izena eta posta kodea hurrengoa da: 50000–59999
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuala Lumpurrek urte osoan klima ekuatoriala du, beroa eta lainotsua, prezipitazio ugariekin, montzoian bereziki. Tenperaturek konstante irauteko joera dute, 32 ° C eta 34 ° C arteko gehieneko tenperaturen arteko gorabeherekin eta 23 ° C-tik gorako minimoekin. Prezipitazioei dagokienez, urteko batez bestekoa 2250 mm ingurukoa da; ekaina eta uztaila hilabete lehor samarrak dira, baina, hala ere, euria 125 mm-tik gorakoa da hilabete horietan.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleen erdiak txinatarrak dira; laurden bat malaysiarrak, eta geratzen direnak Indakoak edo beste toki batekoak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuala Lumpur 1857an sortu zen Gombak eta Klang ibaiek bat egiten duten tokian. Malaysieraz, izenak literalki "lokatzezko elkargunea" esan nahi du. Kokalekua Raja Abdullahk, Selangorreko errege familiako kideak, Klang harana 87 meatzari txinatarrei irekitzea erabaki zuenean hasi zen, eztainu meatzeak leher zitzaten, hauek Klang ibaiaren ertzetik igo eta Ampang eremua esploratu zutelarik, oihanez inguratutako eremua.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuala Lumpur hiria Malakako penintsularen hegoaldean dago, Klang haranean, Titiwangsa mendien artean ekialdean, mendigune txikiago batzuen artean iparraldean eta hegoaldean, eta Malakako itsasartea mendebaldean. Bi ibai garrantzitsuk zeharkatzen dute hiria: Klang eta Gombak ibaiek.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kuala Lumpurrek eta inguruko hiri-eskualdeek Malaysiako eremurik industrializatuena eta hazkunde ekonomiko bizkorrena dute. Nahiz eta Putrajayako gobernu federalaren administrazioa birlokalizatu, gobernuko zenbait instantzia administratibo garrantzitsu, hala nola Bank Negara Malaysia (Malaysiako Banku Zentrala) eta enbaxada eta misio diplomatiko gehienak hirian egon dira.