Wikipedia, Entziklopedia askea

Kuboa sei aurpegi dituen poliedro bat da. Poliedroa da, hain zuzen ere, hiru dimentsioko gorputz geometrikoa delako. Beraz, kuboa ez da irudi laua

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurpegi guztiak karratuak dira.
  • Ertz guztiak luzera berdinekoak dira. Guztira, hamabi ertz ditu.
  • Zortzi erpin ditu.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuboa osatzen duten elementuak honako hauek dira: aurpegiak, ertzak, erpinak, diagonala eta erdigunea.

Kuboa osatzen duten elementuak

Aurpegiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuboa mugatzen duen eskualde karratu bakoitza da.

  • Guztira sei aurpegi ditu.
  • Aurpegi bakoitzak beste lau aurpegi ditu elkarren ondoan.
  • Aurpegiak elkarrengandik paraleloak dira: 2, 2 eta 2 aurpegi paralelo daude.
Aurreko eta atzeko aurpegiak paraleloak dira
Beheko eta goiko aurpegiak paraleloak dira
Ezkerreko eta eskuineko aurpegiak paraleloak dira

Ertzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldeko alde komuna da.

  • Guztira hamabi ertz ditu.
  • Ertz bakoitzerako beste ertz batzuk daude, konkurrenteak, paraleloak edo gurutzatzen direnak.
Ertz konkurrenteak
Ertz paraleloak
Ertz gurutzatuak

Erpinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru aurpegik puntu komun bat dute, kuboaren erpina deitzen dena.

  • Guztira, zortzi erpin daude.

Diagonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aurpegi kontrajarri dira.

  • Aurpegiaren erpin batetik kontrako erpinera lerro bat marrazten da. Horri, kuboaren diagonala deitzen zaio.
  • Guztira, kuboaren lau diagonal daude. Puntu bakar batean mozten dira.

Erdigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuboaren diagonalen elkargunea da.

  • Simetria-zentroa da.

Kuboaren neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalera kuboaren barruko gainazalaren neurria da. Oina eta altuera biderkatuz, karratuaren azalera kalkulatu daiteke. Sei karratu dituenez, ondoren, karratu bakoitzaren azalera sei aldiz biderkatu behar da.

Bolumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolumena kuboak okupatzen duen espazioa da. Luzera, zabalera eta altuera biderkatuz, kuboaren bolumena kalkulatu daiteke.

Non aurki daiteke kuboa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure inguruan kubo asko topa ditzakegu. Adibide batzuk ikusiko ditugu.

Rubik kuboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruhausgarri hau sei koloretako aurpegiz osatuta dago. Helburua, piezak mugituz koloreak osatzea da.

Jolasaren abantailak: arreta eta oroimena lantzea, auto-estima eta pazientzia hobetzea, adimena eta sormena sustatzea, gaitasun biso-espaziala garatzea, kinestesia eta motrizitate fina lantzea, etab.

Eraikuntza jolasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas hauek, mota desberdinetako eraikinak egiteko erabiltzen dituzte haur eta gaztetxoek.

Jolasaren abantailak: sormena eta irudimena garatzea, arreta eta pazientzia hobetzea, elkarrekintzak eta harremana sustatzea, inguruan dauden elementu desberdinak irudikatzea...

Dadoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ausaz zenbaki bat lortzeko mahai jolasetan sarritan erabiltzen den tresna da. Jokalariak dadoa jaurti eta zenbaki bat lortzea du helburu.

Dadorik ohikoenek kubo forma dute eta, beraz, sei aurpegi dituzte. Aurpegi bakoitzean puntu bat agertzen da, zenbaki bat adierazten duena 6ra arte.

Zakarrontzi kuboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakarrak botatzen diren ontziak dira. Hainbat koloretako kuboak daude. Izan ere, zakarrak hainbat kubo desberdinetan birziklatu behar dugu eta lau zakorrontzi edukitzea da egokiena: organikoarena (jatekoa eta usteltzen diren jatekoak deribatuak botatzeko), plastikoarena (plastikoa, plastikozko ontziak...) beirarena (beira eta bere deribatuak) eta papela+kartoia (papela eta kartoiarekin zerikusia dituzten gauzak).

Bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]