Wikipedia, Entziklopedia askea

Lambeosaurus

Lambeosaurus baten ustezko itxura.

Lambeosaurus izenekoa ahate-mokodun dinosauro bat izan zen. Mota horretako dinosauroei hadrosauru izenez deitzen zaie. Lambeosaurusa espezie arraroa zen, hezurrezko gandorra zuelako garezur gainean.

Lambeosaurusa duela 99,6 - 65,5 milioi urte bizi izan zen. Lurreko azken dinosauroetako bat izan zen, guztiak desagertu aurretik, eta Ipar Amerikan aurkitu dira haren aztarnak.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lambeosaurusa 9-16,5 metro luze zen, eta buru gainean gandor huts eta hezurrezkoak zituen dinosauro talde batekoa zen. Inork ez daki ziur zertarako balio zuen gandorrak. Zientzialari batzuek uste dute dinosauroari usaintzen edota soinuak egiten laguntzen ziola. Beste batzuek, ordea, uste dute lana errazten zuela espezie desberdineko kideak identifikatzeko orduan.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lambeosaurusa belarjalea zen. Oso lepo malgua zuen, eta horri esker dinosauroa altura gutxiko landareak jateko gai zen, gorputza mugitu gabe. Fosilek frogatu dute Lambeosaurusak beste hadrosauro mota askorekin bizi zirela.