Wikipedia, Entziklopedia askea

Lana Del Rey

👶
Jaiotza
1985eko ekainaren 21a
New York
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Lana Del Rey

Lana Del Rey (benetako izena Elizabeth Woolridge Grant) Estatubatuar abeslari, abestigile , poeta, modelo eta ekoizlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabet Wolridge (Lana Del Rey), 1985eko ekainaren 21ean jaio zen Manhattanen, Nueva York-eko hiria. Haren gurasoak, Robert Grant eta Patricia Ann dira. Ahizpa eta anai txikiagoak ere baditu, Caroline Grant eta Charlie Grant. Urte bat zuenean familia Lanarkshirera mugitu zen eta bertan ST.Agnes eskolan egin zuen lehen hezkuntza. 14 urte zituenean, alkohol adikzioak eduki zituen. Horren ondorioz, haren aitak Kent Schoolera bidali zuen, Connecticuten dagoen eskola pribatu batera.

18 urterekin New Yorkera joan zen bizitzera, bertan, Metafisika ikasketak egiten hasi zen Fordhameko Unibertsitatean. Hirian zegoen bitartean, bere osabak gitarra jotzen irakatsi zion, abestiak idazten hasteko erabili zuena, eta denbora gutxian Brooklyngo klubetan kantatzen hasi zen.

2005eko apirilak 25ean, Elizabeth Woolridge Grant izeneko zazpi kantuko disko trinko bat erregistratua zuen Estatu Batuetako Egile Eskubidearen Bulegoan. Van Wilson ordezkaria ezagutu zuen, David Nichternen 5 Points Records diskoetxe independentekoa. Fordhameko Unibertsitatean graduatu baino urtebete lehenago, diskoetxeak kontratu bat eskaini zion, berak onartu zuena, eta lehen aurrerapena hiriaren kanpoaldeko karabana parke batera bizitzera joateko erabili zuen, graduatu ondoren.

2009an, Lana Del Rey izen artistikoa bereganatu zuen. Urte berean, ekoizle batek berarekin album bat egitea onartu zuen, Lana Del Rey izenekoa.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lana Del Ray (2010)
  • Born to Die (2012)
  • Paradise (2012)
  • Ultraviolence (2014)
  • Honeymoon (2015)
  • Lust for Life (2017)
  • Norman Fucking Rockwell! (2019)
  • Chemtrails Over The Country Club (2021)​
  • Blue Banisters (2021)
  • Did You Know That There's a Tunnel Under Ocean Blvd (2023)