Wikipedia, Entziklopedia askea

Lanperna-musu

      Entzun!

Lanperna-musu.
Lanperna-musua arrainak jaten.

Lanperna-musua (Fratercula arctica) hegazti bat da. Udazken eta negua, iparraldeko itsaso zabaletan igarotzen du eta udaberrian kostaldeko itsaslabarretara hurbiltzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

28-30 zentimetroko luzera du eta 47-63 zentimetroko hego-zabalera. Aurpegia gris argia du. Bizkarraldea beltza eta sabelaldea zuria du. Triangelu formako mokoa du, puntan gorria eta burualdera beltza du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanperna-musuak, arrainak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoek itsaslabarretan eratzen dute habia. Emeak arrautza bakarra jartzen du.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelaniaz: Frailecillo atlántico
  • Frantsesez: Macareux moine
  • Ingelesez: Atlantic puffin