Txikipedia:Lastur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lasturko plaza

Lastur Debako auzo bat da, Itziarko auzo-udalaren parte dena, baserri batzuek osatua. 100 biztanle inguru ditu eta pilotaleku bat, zezen plaza bat, taberna bat eta bi errota aurki ditzakegu bertan. Mendiz, larre berde eta haranez inguraturik dago baita itsasotik gertu ere. Lasturko zezenak oso ospetsuak dira, Betizuekin nahasketaren ondorioz eta gehienak beltzak dira.