Wikipedia, Entziklopedia askea

Lezka ur zingiratsuetan bizi den landare belarkara da. Altua da 1,5 -3 metrotara irits daiteke.

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa Typha latifolia da. Hostoek 2 -4 cmko zabalera eta luzeak ditu. Zurtoin zilindrikoa. Hosto gehienak oinarritik jaiotzen dira.

NON BIZI DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-bilguneen ertzetan, putzuetan eta kanalizazioetan bizi ohi  da.

Mundu ia guztian zehar bizi da kontinente guztietan.

Uda erditik bukaera bitartean jaio ohi da, maiatzetik abuztura bitartean.

Sustraiak uretan ditu, lur zingiratsuetan bizi da.

NOLA UGALTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz hedatu ohi den landare iraunkor eta errizomatua da. Loreak elkarrekin puro moduko egitura bat eratzen dute eta haziak ile itxura dute.

Bere fruituak elementu apaingarri gisa erabiltzen dira.

ERABILERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera asko dauzka:

-Oinarria sukaldatzeko erabiltzen da, irin txuri bat sortuz.

-Zurtoina, oliotan busti ondoren, kandela  bezala erabil daiteke.

- Zurtoinetik, zuntz bat lor daiteke eta papera egiteko ere erabilgarria izan da.

-Udazkenean jasoz gero, lasto gisa: aulkiak, txapelak… artisautzako beste materialak sortzeko erabiltzen da.

ESTEKAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://antropocene.it/es/2021/03/02/typha-latifolia/

https://www.unavarra.es/herbario/htm/Typh_lati.htm

https://www.floresyplantas.net/typha-latifolia/