Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Litio

Litioa elementu kimiko bat da, Li ikurra eta 3 zenbaki atomikoa dituena. Bi isotopo egonkor ditu, 6Li eta 7Li, eta bere masa atomikoa 6,9 u da. Metal alkalinoen taldeko elementua da.

Litioa tenperatura normaletan metal zilar-txuriska da, baina oso erreaktiboa. Metalen artean dentsitaterik baxuena du: 0,5 g/cm3. hain baxua da oliotan flotatzen duela. Forma puruan metal oso erreaktiboa da, litio puska batek airearekin kontaktuan badago segituan erreakzionatzen du litio oxidoa eratuz bere gainazelan. Litioa urarekin kontaktuan jarriz gero lehertu egiten da.

Litioaren izena grekerazko “litos” hitzetik dator, “harri” esan nahi duena. Suedian identifikatu zuen lehen aldiz Johan August Arfvedsonek 1817an.

Nahiz eta litioa metala izan, erraz oxidatzen delako, urarekin lehertzen delako eta biguna delako ezin da ibilgailuen karrozeriak zein eraikinen estalkiak egiteko erabili. Ezkutuan dauden piezak egiteko erabili daiteke ordea. Gaur egun duen aplikaziorik nagusiena baterien osagaia izateko da, litiozko bateriek energia kantitate oso handia gordetzea baitute.

Litioa ura ukituz gero lehertu egiten da, bero handia askatuz. Litioaren gatzak gaixotasun psikiatrikoak tratatzeko erabiltzen dira, gogoaren egonkortzaile gisa funtzionatzen baitute. Litioak osasunean duen eraginaren informazioa oso mugatua da, eta are gehiago biztanle ezberdinek urean disolbatutako zenbat litio edaten duten.

   Ba al dakizu   

Bere dentsitatea uraren erdia denez, hain biguna da laban batekin moztu daitekeela.

   Ba al dakizu   

Sonyk 1991n egin zuen litio-ioizko lehen bateria komertziala.