Litosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Litosfera 4 zenbakiz markatutako zatia da.

Litosfera (harrizko esfera esan nahi du) Lurraren zati solidoa da, edo, zehazkiago, lurrazalean harri solidoz osatutako geruza mehea. Geruza hori hainbat zatitan dago puskatuta; plaka tektonikoak deitzen zaie zati horiei.

Lurraren bi barne-geruza dira litosfera osatzen dutenak:

Noraino iristen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litosferaren beheko muga (hau da, goi-mantu zurrunaren eta goi-mantu malguaren arteko muga) olibino izeneko mineralak (mineral hauxe da mantuan gehienbat aurkitzen dena) bere fusio-puntua (1200 °C) lortzen duen inguruan dago.

Baina muga hori ez dago sakonera berberean Lur osoan; dortsal ozeanikoetan ia 0 km-ko sakoneran dago, baina kontinenteen azpian, ordea, 200 km-tik gorako sakoneran.