Txikipedia:Lotura metaliko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Balentzia-elektroien eta metal atomoen arteko erakarpenaren ondorioz sortzen dira lotura metalikoak. Lotura horietan atomometalikoek balentzia-elektroia partekatzen dutenean, ioi positiboa sortzen dute. Banandutako elektroiak katioien artean aske mugitzen dira, eta hodei elektronikoa sortzen dute. Elektroiek itsasgarriaren edo kolaren funtzioa dute, eta katioien eta elektroien artean erakarpen elektromagnetikoa sortzen dute; era berean, substantziari egitura zehatza ematen diote. Hori dela eta, lotura metalikoak ez dauka antzekotasunik lotura kobalentearekin eta ionikoarekin.

Metalek ionizazio-energia baxua dute. Horregatik, balentzia-elektroiak atomo metalikoetan zehar desplazatzen dira. Aske mugitzen diren elektroiak ez zaizkio metalen nukleo jakin bati lotzen: libreak dira egitura kristalino osotik mugitzeko, hodei elektronikoa izango balira bezala.

Elektroien eta katioien artean, erakarpen indar elektromagnetiko handia sortzen da. Horregatik, metalek sarritan hozte- eta irakite-puntu altuak dituzte. Printzipio hori lotura ionikoetan ere antzekoa da.

Lotura metalikoek metalen ezaugarri asko eragiten dituzte, hala nola indarra, malgutasuna, beroaren eta elektrizitatearen eroankortasuna, distira, xaflakortasuna eta harikortasuna.

Elektroiak aske mugitzen direnez, metalek eroankortasun elektrikoa dute. Elektroien bidez, energia azkar pasatzen utzi, eta korronte elektrikoa sortzen dute. Arrazoi beragatik, metalek beroa eramaten dute: elektroi askeek energia azkarrago mugi dezakete, elektroiak posizio finkoan dituzten beste substantziek baino. Baina badaude ez-metal gutxi batzuk elektrizitatea garraio dezaketenak: grafitoa (metalak bezala, elektroi askeak dituelako), eta konposatu ioniko urtuak edo uretan disolbatutakoak (ioi askeak dituztelako).

Lotura metalikoek, gutxienez, balentzia-elektroi bat dute, eta ez dute hori alboko atomoekin partekatzen. Gainera, ez dute elektroirik galtzen ioiak osatzeko. Baina atomo metalikoen kanpo-energiaren mailak (orbital atomikoak) gainjartzen dira, eta lotura kobalenteen antzekoak dira.

Aleazioa metalen soluzioa da. Aleazio gehienak distiratsuak dira, metalak bezalakoak.