Txikipedia:Lurrun-makina
Itxura
Lurrun-makina ur kantitate batetik eskuratutako bero-energia mugimendu-energia bihurtzen duen makina bat da.
Prozesua bi fasetan bana daiteke, funtsean: aurrena, galdara itxi batean dagoen ura berotuz, ura lurrundu egiten da, eta lurrun horrek, zilindroaren bolumena handitu egiten duenez, pistoi bat bultzatzen du. Biela-biradera baten bidez, pistoiaren higidura zuzena biraketa-higidura bilakatzen da.