Txikipedia:Madonna (abeslaria)
Madonna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madonna Louise Ciccone, Madonna, 1958ko abuztuaren 16an jaio zen Bay City-n, Michiganen. Madonna deitu zioten bere amaren omenez. Ama minbiziarengatik hil zen abeslariak 5 urte zituenean. Queen of Pop izeneko abeslaria izateaz aparte, konpositore, aktore eta enpresaburu da. 15 album baino gehiago kaleratu ditu eta 40 hit baino gehiago izan ditu. Are gehiago, Estatu Batuetako top 40 zerrendan agertu zen ere. Madonna Disko, Pop , dance eta elektronika musikan aritu da bereziki.
Txikitan, Rochester Adams High Schoolera joan zen, eta animatzaile-taldeko kidea izan zen. Graduatu ondoren, dantza beka bat jaso zuen Michigan Unibertsitateko Musika, Antzerki eta Dantza Eskolarako. 1978an unibertsitatea utzi eta New Yorkera joan zen, eta han zerbitzari gisa lan egin zuen. 70eko hamarkadan hasi zen musikaren munduan. Musikari gisa hainbat fasetatik pasatu da, gorabeherez beteta. Argazki-modelo gisa lan egin zuen lehen urteetan, eta handik gutxira bere lehen banda sortu zuen lagun batekin: The Breakfast Club. Bertan gitarra eta bateria jotzen zituen. Bere bigarren banda Emmyk utzi ostean, 1982an Sire Records diskoetxearekin sinatu zuen eta Everybody (1982) eta Burning Up (1983) kaleratu zituen. Bi single horiek arrakastatsuak izan ziren Estatu Batuetako zerrendetan, eta hortik, mundu osoan ezagutua izan da bideo-klipek eta ikuskizunek pizten duten probokazioagatik eta haien ikuskizunen aldakortasunagatik. Ostean, hurrengo urtean “Madonna” izeneko albuma kaleratu zuen.
Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1983 Madonna
1984 Like a Virgin
1986 True Blue
1987 Whos That Girl
1987 You Can Dance
1989 Like a Prayer
1990 Dick Tracy: Im Breathless
1992 Erotica
1994 Bedtime Stories
1997 Selections From Evita
1998 Ray of Light
2000 Rock on ROM
2000 Music
2001 Like A Virgin
2003 American Life
2005 Confessions on a Dance Floor
2008 Hard Candy
2012 MDMA
2015 Rebel Heart
2019 Madame X
40 HIT[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Like a Virgin
- Vogue
- Crazy for you
- Take a bow
- Justify my love
- Like a prayer
- Para dont’t preach
- Live to tell
- Music
- Open your heart
- Who’s that girl
- Material girl
- I’ll remember
- Causing a commotion
- Express yourself
- True blue
- Cherish
- La isla bonita
- Secret
- 4 minutes
- Angel
- This used to be my playground
- Dress you up
- Lucky star
- Frozen
- Don’t tell me
- Borderline
- You’ll see
- Keep it together
- Deeper and deeper
- Erotica
- Ray of light
- Die another day
- Hung up
- Rescue me
- Hanky panky
- Holiday
- Don’t cry for me argentina
- Oh father
- Rain