Txikipedia:Maionesa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maionesa arrutza eta olioarekin sorturiko saltsa hotz bat da. Espainiar jatorriko sukaldaritzan ali-oliarekin lotutako saltsa da. Normalean barazki eta arrainekin jaten da. Mendebaldeko gainerako herrialdeetan, saltsa horren kontsumoa industria-jatorrikoa da eta janari azkarrarekin lotzen da gehienbat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

maionesa

Tradizioaren arabera, 1756. urtean asmatu zen maionesa, Frantziak Menorca uhartea inbaditu zuenean, zehazki, 1756ko apirilak 18an. Mahon konkistatu ostean, saltsa Frantzian agertu zen. Olioa duen sukaldaritza arrunta da Frantziako gastronomian, eta olioa proportzio handi batean erabiltzen duen saltsa bat desatsegina da ohitu gabeko ahosabaietan. Batzuek diote maionesa saltsa Richeleuko Dukearen sukaldari edo chefaren sorkuntza dela eta Menorcan dauden bertako osagaietatik abiatuta sortu zuela.

Ezaugarriak eta elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak:

  • Arrautza-gorringoak
  • Mota bateko edo gehiagoko olioa
  • Ozpin edo limoi-zuku tanta batzuk (aukerakoa)
  • Gustuko gatza

Maionesa bati osagai osagarriak gehituz gero, askotariko saltsa eratorriak lor daitezke: andaluziarra, italiarra, tatariarra, berdea, cambridgea, indiarra etab.

Osasun kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoritxarrez, arrautzetatik datorren gaixotasunen bat hartzeko aukera dago, besteak beste, salmonella beldurgarria. Baina izutu aurretik eta maionesa egiteko ideiari uko egin aurretik, arrautzak bakterioa oskolean baino ezin duela eraman jakin behar dugu. Horregatik, infekzio-arriskua ia erabat desagerrarazten duten zenbait jarraibide bete daitezke:

  • Bermatutako arrautzak aukeratu eta etxera iristean hozkailuan gorde itzazu.
  • Maionesa egiteko erabili behar dituzun arrautzak ura eta detergente batekin garbitu eta erabili baino lehen ondo lehortu.
  • Arrautza gordinak ukitu badituzu, eskuak garbitu
  • Oskola puskatuta duten arrautzak baztertu

Komertzializazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltsa hau munduko supermerkatu gehienetan aurki ditzakegu, kristalezko potoetan edo hodietan. Giro-tenperaturan merkaturatzen da, baina behin ontzia irekita, hozkailuan gordetzea komeni da. Maionesa komertziala Manhattan´s Upper West Side, New Yorken saldu zen lehen aldiz. 1905. urtean Vetschauko (Alemania) familia batek saldu zituen lehen maionesa potoak