Wikipedia, Entziklopedia askea
Mairu belarra

Mairu belarraren landare bat da. Izen zientifikoa Solanum nigrum da, 50cm-ra iritsi daiteke. Hostoak handiak eta erronbo formakoak ditu. Patata eta tomatearen familiakoa da. Loreak hermafroditak dira, eta 5-7cm neurtzen dute, 3-6 loreko inflorenzentziak osatzen dute. Loreek petalo zuriak eta antena horiak dituzte. Beraien fruituak globulu-formako baiak dira eta heldu gabe daudenean berdeak dira eta beltz disdiratsuak dira ondutakoan. Solanina-kontzentrazio handia izan dezake, lurzoruaren eta fruituen umotasunaren arabera subtantzia hori oso toxikoa ahal du izan, horregatik, harrapariek ez dezaten jan baliatzen du, defentsa gisa. Hortaz abereentzat ez du bazka baliorik.

NON AURKITU DAITEKE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorria Eurasia da, Amerikan, Australian, Asian eta Afrika hegoaldean ere badago. Nitrogeno ugari duten lurra gustatzen zaie, hau da, ganadua dagoen lekuan hazten da ugari.

ERABILERAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare pozoitsu askok bezala, ordea, badu interesik sendabelar gisa. Kasu honetan, hosto, zurtoin eta fruituak baliatzen dira. Solanum nigrumen hostoekin egindako infusioak propietate lasaigarri, antiinflamatorio, antipiretiko eta libragarriak ditu. Intsektizida bezela ere erabiltzen da.