Wikipedia, Entziklopedia askea
Malba arrunt

Malba arrunta (Malva sylvestris) malbazeoen familiako landarea da, Europa osoan hedaturik dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malba arrunta belar- landare bat da, 150 cm inguruko garaierakoa. Hostoak apur bat palmatuak dira. Loreek bost petalo gorri biolazeo edo urdin dituzte eta zain ilunak. 2-8 bitarteko taldeetan jarrita daude, gutxitan agertzen da lore bakar bat.

Loreak iluntzean ixten dira, eta baita eguraldi txarra egiten duenean, polena babesteko.

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ugaria da lugorrietan, baratzetan, laboreetan, bide-ertzetan, hondakindegietan eta lorategietan, zaindu gabe daudenetan.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore sendagarria da. Eztula, eztarriko lehortasuna, bronkitisa, ahoko lesioak eta idorrea arintzeko erabiltzen da. Bestalde, Malbak A bitamina bezalako bitaminak ditu, larruazalaren, ilearen eta azazkalen eraketan parte hartzeko funtzioa du, eta oso lotuta dago begietako osasunarekin.

Lore jangarria da ere. Zurtoinak eta hostoak, egosi eta barazkiak edo zopak bezala jan daitezke. Loreak freskoak jan daitezke, edo lehor edo deshidratatuta erabil daitezke infusio edo kokteletarako. Infusioa egiteko, ontzi batean katilu bat ur irakin jarri eta irakite-puntura iristen zarenean, malba gehitu. Utzi irakiten 3 minutuz, gero itzali sua eta utzi atseden hartzen beste 3 minutuz. Azkenik, egosi, utzi epeltzen eta edan 2 edo 3 katilu egunean.