Txikipedia:Maria Maestra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria maestra, Maria Camino Arregi izenekoa Orioko haurtzaindegiko irakasle bat izan zen, 1883an jaioa eta 1962an hila.

1897an erretiratu zen, eta haurtzaindegia Orioko PIliku plazan zegoenez, hil zenean bertan egin zuten bere estatua.

Nahiz eta urte horietan debekatua zegoen euskaraz hitz egitea, berak euskaraz ematen zituen eskola guztiak.

Orioko Maria Maestraren estatua.
Orioko Maria Maestraren estatua.

Beste batzuetan, garai horietako arrantzako sareak josten laguntzen zuen.

Bere omenez, “Maria Maestra Haurreskola” izena du Orioko haurreskolak gaur egun.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maria Maestraren jaiotzaren urteurrena da gaur - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).