Txikipedia:Maria Manasseina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Manaseina, Marie de Manacéïne izenez ere ezaguna, 1841-eko martxoaren 18an jaio zen Korkunova herrian eta 1930-eko martxoaren 17an hil zen (San Petersburgon).

Mari Manasseina irudia
Maria Manaseina irudia

Medikuntzan lizentziatua zen, eta Errusiako Inperioko lehen emakumeetako bat izan zen lizentziatzen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ikasle zela, Manàsseina, Poniatovskyrekin ezkondu zen, bere ikaskide batekin.Biak batera Narodniki zirkulu iraultzailean parte hartu zuten batera .

Poniatovsky, bere lehen senarra, atxilotu zuten eta erbesteko politikoan hil zen. Urteak geroago, 1856an, Vyacheslav Avksentievich Errusiako medikuntzan ospetsua zen gizonarekin ezkondu zen.

Zientziari egindako ekarpenak

Zientziari egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurozientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurozientzien arloan Manàsseinaren ekarpenik aipagarriena loaren gabeziari buruzko ikerketak izan ziren eta ikerketa hau  Ivan Romanovich Tarkhanov irakaslearekin batera egin zuen.

Esperimentu honetarako, hamar txakurkume insomnio totalean eduki zituzten, hau da, lorik egin gabe. Lo faltak 4-5 egun igaro ondoren larria izan zen, eta ondorioz, txakurkume guztiak hil ziren.

Beste txakurkume batzuk gosez hil zituzten. Emaitza horiek argi eta garbi erakutsi zuten loak bizitzari eusteko duen garrantzia eta lo faltak elikagai faltak baino heriotza azkarragoa dakarrela.

Ikerketa horren ondorioz, Manàsseinak ondorioztatu zuen loa garuneko zelulak birsortzeko elikadura bezain beharrezkoa dela.

Bere lanak eragin handia izan zuen komunitate zientifikoan eta zientzialari askok bere eredua errepikatu zuten.