Txikipedia:Maria Ressa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Ressa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Ressa, Filipinetan 1963ko urriaren 2an jaio zen, zehazki, Manilan. Filipinar kazetaria da, toki askotan lan egin du, esate baterako, Rapplerren, CNN, ABS-CBN… Ez hori bakarrik, oso ezaguna da, Prentsa Askatasunaren Mundu Saria irabazi baitu.

Maria Ressa 2018. urtea

10 urte zituela, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera, New Jersey-era. Batxilergoko ikasketak amaitu bezain pronto, Princetongo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Denbora aurrera joan ahala, Filipinetako beste kazetari batzuekin, 2012an zehazki, Rappler albiste webgunearen sortzaileetako bat izan zen.

Maria Ressa bere lantegian

2016an, Filipinetako presidentea aldatu egin zen, eta Rodrigo Dutertek hartu zuen agindua. Ressak egiten zituen tranpak eta injustiziak salatu zituen. Horrela sortu ziren hauen arteko gatazkak, eta 2018.urtean, Maria Ressari errua leporatu zioten dirua lapurtu zuelako. Azkenean, errugabea zela adierazi zuten, baina horra heldu aurretik, ziber jazarpen handia pairatu zuen eta  baita biolentzia sexuala ere.