Txikipedia:Maria Zaldua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maria Zalduak 12 urte besterik ez zituela hasi zuen eskubaloiaren munduan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019/2020 ikasturteko lehen taldearekin lehen partidua egin zuen, Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatu zen, euskal taldeko kide baitzen. Errendimendu onari eta potentzialari esker, Salud Tenerife eskubaloiak aukerak ireki zizkion 2020ko udan. Hala, gipuzkoarrak Guerreras Iberdrola ligan debuta egin ahal izan zuen Tenerifeko eskuadrarekin.[1]

Era berean, María Zalduak esperientzia handia du nazioartean Espainiako Selekzioaren prestakuntza kategorietan, eta ohikoa da Junior eta Jubenil konbinatuekin. Alde horretatik, garrantzi handiko txapelketa askotan parte hartu du Espainiarekin; esaterako, joan den udako EHF Championship U19 txapelketan, Imanol Álvarezek entrenatutako taldeak laugarren postua lortu baitzuen.[1]

Tenporadako golak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenerifeko taldearekin 106 gol sartu ditu 40 partidutan eta oraindik ez da tenporada bukatu. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c ikastola, Orio. (2023). Eskubaloia. Maria Zaldua. .