Txikipedia:Marietta Blau

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marietta Blau, Austrian jaiotako emakume fisikaria izan zen. Vienan jaio zen, apirilaren 29 1894.urtean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariettaren familia klase erdiko juduak zen. Bere ama bere ama Florentine Goldzweig eta  aita, Mayer (Markus) Blau abokatua eta musika editorea ziren.

Fitxategi:Marietta Blau Picture.jpg
Marietta Blau

Blau, ezaguna egin zen emultsio fotografiko erradiaktiboak garatzeagatik. Gaur egun arrakastarekin erabili izan diren emultsioak izan dira. Horrez gain, metodo bat ezarri zuen erradiazio kosmikoak sortzen dituen gertaerak neurtzeko.

Mariettak emakumentzako ikasketa ziurtagiri orokor bat lortu zuen. Ziurtagiri hau lortzeko Vienako unibertsitatean Fisika eta Matematika ikasi zituen.

Azkenik bere lanagatik, Fisikako Nobel sarietarako hautatuta izan zen.

II. mundu gerra baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919. eta 1923. urteen artean, Blauk hainbat erakunde industrialetan eta unibertsitate ikerketetan lan egin zuen, Austrian eta Alemanian. Lehenik eta behin, 1921ean Berlinera joan zen lan egitera, X izpi tutuak fabrikantzaile bezala lan egiteko. 1923. urtetik aurrera zientzialari bezala lan egin zuen radio inbestigazio institutuan. Horregatik, Blauk eta bere ikasle batek (Hertha Wambacher) Lieben saria lortu zuten, 1937. urtean. Ondoren 1938. urtean judua izateagatik, Austriatik ihes egin zuen, II. Mundu Gerra zela eta. Honek bere bide profesinala pausatu zuen.

Marietta Blauren omenean egindako plaka.

II. mundu gerra eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Mundu Gerra eta gero Estatu Batuetara joan zen. Bertan, industria batean lan egin zuen. Ondoren Miami eta Columbiako unibertsitatean lan egin zuen eta Brookhaven laborategian ere bai. Urte haietan ( 1948 - 1960) bere aurkikuntzak garatu zituen. 1960. urtean Marietta Austriara itzuli zen. Esperimentu zientifikoak bideratzen jarraitu zuen radio inbestigazio institutuan. Azkenik, 1962. urtean Erwin Schödinger saria irabazi zuen, Zientziako Austriar akademian.

Mafalda efektua sufritu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume zientzialari asko bezala, 1950. urtean Mafalda efektua sufritu zuen.

Cecil Power Nobel saria irabazi zuen Mariettak egindako  aurkikuntzengatik; hau da, emultsio fotografiko erradiaktiboak garatzeagatik eta, metodo hori erabiltzean Pion-a deskubritzeagatik.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marietta Blau Vienan hil zen 1970. urtean, minbizi  batengatik. Minbizi hori substantzia erradioaktiboak babes gabe erabiltzearekin lotu izan zuten. Bere heriotza ez zen garai hartako publikazio zientifikoetan agertu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Marietta Blau. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).