Edukira joan

Txikipedia:Marrubi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marrubi landarea eta fruitua.

Marrubiak arrosaren familiako landareak dira, fragaria generokoak, zurtoin herrestaria eta hosto horzdunak dituztenak, lore zuriak eta fruitu gorri mamitsuak eta jangarriak ematen dituztenak. Landare horien fruitua ere bada. Barietate komerzializatuenak hibridoak dira; ohikoena Fragaria x ananassa da, fruitu handia ematen duelako. Marrubiek C bitamina asko dute (100 gramoko 63 mg) eta oso egokiak dira dieta egiteko. Estoloien bitartez ugaltzen dira.

Marrubia oso hedatuta dagoen fruitua da; basa-marrubi edo mallukia antzinarotik ezagutzen eta kontsumitzen da. Europan, Espainia da ekoizlerik handiena.

Merkatuetan topatzen diren marrubiak, aldiz, Ameriketakoak dira jatorriz; Europara XVII. mendean iritsi ziren bi espezieren nahasketatik sortutakoak dira. Mundu mailan, Estatu Batuak dira ekoizlerik handienak, eta bigarrena Espainia.