Txikipedia:Marseilla

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marseilla Frantziako hiriburu handienetariko bat da eta Frantziako hiri zaharrena da, k.a. 600. urtean sortu zelako. Proventza Alpeak Kosta Urdina eskualdeko eta Rodanoren Ahoak departamenduko hiriburua da eta Meditarreneo bazterrean kokatuta dago.

Frantziako bigarren hiri handiena da, hirugarrena osoa kontuan hartuz gero. Frantziako iraultza Marseillako tropak Parisen sartu zirelako, haien omenez Frantziako ereserki nazionalak marseillesa izena hartu zuen.

Marseillako bandera

Hiri Senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Marseillako hiri batzuk senidetuak:

– Dakar                      – Haifa

– Glasgow                  – Pireo

– Hanburgo                – Odesa

– Hanberes                 – Napoli

– Kobe                        – Marrakex

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marseillaren kode postalak: 13000, 13001, 13002, 13003, 13004, 13005, 13006, 13007, 13008, 13009, 13010, 13011, 13012, 13013, 13014, 13015 eta 13016.

Marseillaren koordenatuak: 43°17′48″ N, 5°22′35″

Marseillan batez besteko tenperatura 16º da. Agurainetik Marseillara 821km daude eta 7 ordu eta 49 minutu.

Hainbat ekintza egin ahal dira Marseillan, kirolekoak, itsasoarekin lotutakoak…

Marseillan bizitzen den jende gehiena katolikoa da.

Marseillako alkatea Benoit Payan deitzen da.

Orain Marseillan gehien dauden pertsonak, emakumeak 35 eta 39 tarteko urtekoak dira. Armarria eta Marseillako bandera hiriaren ohiko ikur adierazgarriak dira eta Erdi Aroan jatorria dute.

Marseillan Zer Ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinbesteko 5 gune.

1. Portu zaharra.

Marseillako portu zaharra

2. Le panier auzoa.

3.San Juan eta San Nikolas gotorlekuak.

4. Calanques parke nazionala.

5. Europako eta Mediterraneoko zibilizazioen museoa.

Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marseillako jende aberatsa Roucas Blancen bizi da. 2007an 410.296 etxebizitza zeuden, 375.346 familiaren etxebizitza nagusia ziren eta 28.612 hutsik zeuden. 68.077 etxeak ziren eta 337.255 apartamentuak ziren. 375.346 etxebizitza nagusietatik 164.802 bere jabearen bizilekua ziren, 199.600 alokairuan okupaturik zeuden; 31.659 etxeek gela bat zuten, 70.406 etxek bi zituzten, 125.562 etxek hiru zituzten, 97.118 etxek lau zituzten eta 50.602 etxeek bost zituzten.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an 230 haur-eskola eta 294 lehen-hezkuntzako eskola zegoen. Marseilla udalerrian 96 Bigarren Hezkuntzako ikastetxe zeuden, 49 hezkuntza orokorreko lizeo eta 47 lizeo teknologiko. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 41.376 ikasle zeuden .