Txikipedia:Melissa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoin herrestaria du, ia metro bateko altuerakoa. Kolorez berde ilunak dira. Ertz zorrotza dute. Adarrak zuzenak dira, eta urtekoak. Aurkako hostoak ditu, txortendunak, 9 x 7 cm-rainokoak, eta hosto-orriak obalak dira,ilekarak, kolorez berde ilunak, eta ertza horzduna da. Udan loratzen da, eta lore pentameroak ematen ditu, kandudunak, bertizilatuak. Lau lorezil dituzte, korolarekin bat eginak. Obulutegia superoa da. Loreak nektarretan aberatsak dira, eta intsektu himenoptero polinizatzaileak erakartzen dituzte.

Bizi-baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melissa Mediterraneo itsaso inguruan hasi zen zabaltzen, eta handik Europako toki epeletara zabaltzen joan da pixkanaka-pixkanaka. Lur edo toki buztintsuak behar ditu ondo bizi eta hazteko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melissa landarearen ugalketa hazien bidez da, izan ere, landare loredun angiospermoa da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infusiotan hartzen da lasaigarri gisa. Takikardien aurka erabiltzen da, bihotza lasaitzen eta bihotzaren erritmo normala berreskuratzen laguntzen du. Eltxoak uxatzeko ere erabiltzen da, izan ere, Belar zatiek limoi usain bizia botatzen dute birrintzean eta usain horrek eltxoak uxatzen ditu. Gainera hortzetako pasta egiteko erabiltzen da melissa.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melissa grezieraz "eztia" esan nahi du. Olio esentzialak erleen hormonen antzeko usaina ematen du estaltzean; Hori dela-eta, erlezainek limoi-melisa landatzen dute erlauntzetatik gertu, erlauntza berri bat lortu nahi dutenean.

Melissa
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreaberdea
Bizialdi maximoaekaina-iraila
HabitatLur edo toki buztintsuetan
Luzera9-7 cm