Wikipedia, Entziklopedia askea

Menda (izen zientifikoa Mentha) bere usain eta zaporeagatik, sukaldeetan eta botika bezala oso erabilia den landarea da. Asiako erdialdetik eta Mediterraneotik datozte, baina, Europan, Afrikan, Ozeanian eta Ameriketan aurkitu al dira. Lamiaceae familiakoa da eta uste da 13 eta 18 espezie dituela, nahiz eta haien arteko aldea oraindik ez dagoen ziur.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkar iraunkor eta aromatikoak dira, gutxi gorabehera 120 cm-ko altuera maximoa lortzen dute. Hostoak, normalean pubeszente samarrak dira, kontran jarrita daude, simpleak dira, eta forma luzanga lantzeolatuta dute. Lore zuriak eta moreak, punta terminaletan sortzen dira, bilabiatuak dira lau lobulu desberdinekin. Fruitua gehienez, lau hazi dituen kapsula bat da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaren destilazioa, olio gozo bat produzitzen du. Olio hau, oso erabilia da merkataritzan adibidez: gozokiak egiteko, bizarra mozteko lozioak egiteko, hortz-produktuak egiteko, perfumeak egiteko etab...