Txikipedia:Metalezko haize-instrumentu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Metalezko haize-instrumentuak, haizezko musika tresnak dira.

Nola dago osatuta?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpaia

Metalezko hodi batez osatuta daude. Hodia, tolestuta edo zuzen egon daiteke, eta hasieran punta batean ahoko bat eta ahokoaren kontrako aldean kanpai bat dauka. Metalez eginak dauden arren, gehienak elementu naturalekin eginak daude. Orkestretan askotan erabiltzen dira haize musika tresnak.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna jotzen duenak putz egitean, sortzen duen bibrazioak sortzen du soinua. Posizio berezi bat behar da ezpainetan, nota jotzeko. Aireak hodia zeharkatzerakoan “ harmoniko naturalen saila” izeneko nota multzo bat sortzen du. Nota ezberdinak daude, hau da, nota batzuk balbuak, pistoiak edo haga irristariak erabiliz lotu daitezke. Tresnen soinua aldatu egin daiteke, kanpaian, sordina izeneko aparatu bat jarriz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahokoa

Metalezko haize musika tresnen jatorria, naturan aurkitzen ziren elementuekin eginiko musika tresnetan dago. Antzinako zibilizazio gehienek, animalia adarrak, zuhaitz adarrak edo karakolak, aipaturiko eginkizunerako erabiltzen zituzten.

Instrumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bonbardinoa
  • Tronboia
  • Tuba
  • Tuba wagneriarra
  • Enborra edo proboscis (proboscis bezala ere ezaguna)
  • Tronpeta
  • Korneta
  • Flishorn
  • Helikon
  • Sousafonoa