Txikipedia:Mika (hegaztia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pica pica - Compans Caffarelli - 2012-03-16.jpg

Mika (pica pica) hegazti ertain bat da. Orojaleak dira. Herri gehienetan eta hirietako parkeetan bizi da, eta Euskal Herri guztian aurki daitezke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaina du. 43-50cm inguruko luzera, 60cm inguruko hego luzera eta 200-250g inguruko pisua. Sabelalde zuria du eta hego zuri-beltzak, gainerako guztia beltza izan ohi du. buztan luzea dute.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urterekin ugaldu ohi dira lehen aldiz. Udaberri hasieran zuhaitz edo zuhaixka buruetan beraien kabiak egiten dituzte. Bertan emeak 6-8 arrautz erruten ditu eta 17 egun igarotzen ditu hauek inkubatzen. Jaio ondoren 25 egun inguru egoten dira txitoak kabian. bitarte horretan bi gurasoek elikatzen dituzte.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti orojaleak dira. Udaberri eta udan intsektuak jaten dituzte, baita txitek ere. Era guztietako ornogabeak harrapa ditzakete eta baita ornodun txikiak ere (narrasti txikiak, hegaztiak eta ugaztun txikiak ). Hazi eta fruitu ugari jaten dituzte, udazken eta neguan batez ere. Sarraskia (animali hilak) ere atsegin dute eta maiz ikusiko ditugu errepide bazterretan hildako animaliak jaten.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz: Urraca comun

Ingeleraz: Eurasian magpie

Frantsesez: Pie bavarde