Txikipedia:Mississippi (ibaia)
Mississippi ibaiak, Estatu Batuetako iparraldea eta hegoaldea zeharkatzen ditu. Bihurgune edo meandro ugari dituen ibaia da.
Mississipi ibaiak 3.238.000 km²ko azalera du eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul, Saint Louis , Memphis eta New Orleans dira. Mississipi ibaian 80.000 hispano(herri) daude. Bertan bainua hartzea ez dago debekatuta, baina oso arriskutsua da, izan ere, ur korronte handiak daude.
Ibaiaren bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mississippi ibaiak 61 metroko sakonera du eta Ibai honek garrantzi handia du, izan ere, 20 mila pertsonentzako ur edangarria garraiatzen du.
Animaliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bestalde, Mississippi ibaian animalia asko aurkitu ahal ditugu, adibidez: Louisianako hartz beltza, aligator amerikarra, mapa eraztundun dortoka, dantza-arraina…