Txikipedia:Musua (Klimt)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Musua, Gustav Klimtek 1907 eta 1908 urteen artean margotutako artelana da. Olioa pintura oihal gainean eta urre hostoak oihal gainean teknikak erabili zituen eta gaur egun Vienako Beldevere jauregian gordea dago. [1]

Harrera eta Lehenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musua artelana
Musua artelana

Obra honek Simbolismoaren kanonak jarraitzen ditu. Urre-koloreko hondo baten gainean dekorazioak eta mosaikoak dituen oihal bat da eta uste da modelo bezala erabili zuela bere neska laguna, Emilie Flöge. Artelanek "enfant izugarri" gisa jarri zuten Klimt, arteari buruz zituen iritzi autoritario eta anti-populistengatik, hau da, «Esanahi gutxiesgarria» duen populismoa «herri-gobernuaren neurriak» kontra joaten diren ideiak. Klimten lanak ezegokiak eta probakatzaileak zirela uste zen. Idatzi zuen: "Ezin bada mundu guztia atsegin bere lanak eta bere artea, mesedez, atsegin gutxi batzuk". Nahiz eta pentsamendu horiek Klimti buruz izan Musua artelana gogo handiarekin hartu zuen publikoak.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadroan neska eta mutiko bikote bat agertzen da, elkar musukatzen ari dira. Biek kapa bat daramate beren gorputzak estaltzen, kapak horiak dira, baina batak laukizuzen beltz eta zuriak ditu, eta horrek indarra sinbolizatzen zuen,  beste kapak, berriz, forma zirkularrak daramatza, kolore desberdinekin, eta horrek lasaitasuna sinbolizatzen zuen. Emakumeak begiak itxita ditu eta gizonak besarkatzen du. Bikotea lorez betetako leku  batean dago.

Koadro honek ezer txarrik ez dela gertatuko ematen du, itsaslabar baten ertzean egon arren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Musua (Klimt). 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).