Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2020/4

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igeldoko ikuspegia

Igeldo Donostia hiriko auzo bat da, urtetan mendebaldekoena eta hedaduraz handiena izan dena. Igeldoko gailur altuena Mendizorrotz da. Txubillo mendian jolas-parke bat eta dorre bat daude. 1.100 biztanle inguru ditu. Kantauri itsasoaren babesean dagoen mendia ere bada. Bertatik Santiago bidea pasatzen da.

Udaletxerik gabeko “herria” da, Igeldoko biztanleen gehiengoak udalerri izatea erabaki zuen arren, ez zitzaion utzi. Gehiengoak, independentziaren alde egin zuen.