Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2022/04

Wikipedia, Entziklopedia askea

Munduko zazpi mirari berriak munduko zazpi leku miregarri edo ikusgarri dira, 2007ko uztailaren 7an egin zen nazioarteko lehiaketa baten bidez aukeratu zirenak. Enpresa pribatu batek antolatu zuen lehiaketa hau, Antzinako munduko zazpi mirarietan oinarrituta. New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzaile Bernard Weber zinegile suitzarraren ideia izan zen.

Aukeratutako tokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa honetako irabazleak bozketa bidez aukeratu zituzten eta, teorian, nahi zuen edonork parte hartu zezakeen. Horretarako, erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar zen, SMS bat bidali edo ordaindu beharreko telefono zenbaki batera deitu.