Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Natura-parke

Eduki-taula

Izkiko natura-parkea (Araba)

Natura-parkeak edo parke naturalak fauna eta flora bereziak edukitzeagatik babestuta dauden natura-eremuak dira. Parke nazionalekin gertatzen den bezala, natura-parke guztiek ere ez dute babes-maila bera. Hala ere, parke nazionalek ez bezala, normalean natura-parkeek ez dituzte hain espezie autoktono garrantzitsuak edukitzen. Ondorioz, aberastasun natural handia duten eremuak izan arren, ez dira hain garrantzitsuak zientziaren ikuspuntutik, bertan ikus ditzakegun espezieak beste inguru geografiko edo parkeetan ere badaudelako.

Bestalde, natura-parkeak tokiko edo eskualdeko gobernuen ardurapean egon ohi dira gehienetan. Hau da, ez ditu zuzenean herrialde horretako gobernuak kudeatzen, parkeen inguruko erakundeek baizik. Esate baterako, Espainian, autonomia-erkidegoen esku daude natura-parkeak.