Edukira joan

Txikipedia:Netiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Netiketa arau multzo bat da. Arau horiek kontuan izan behar dira Interneten ibiltzen garenean: sare sozialetan, posta elektroniko bidez...

Frantsesezko "Netiquette" hitzetik dator: net (sare) eta etiquette (etiketa) hitzak batuz.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak aurrez aurre daudenean ondo moldatzeko arau batzuk dauden bezala, internet bidez arazoak saihesteko erabiltzen da netiketa.

Netiketa arauetako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen ohiko arau batzuk:

  1. Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu berau frogatzen, eta, beti, sinatu artikulu hori.
  2. Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.
  3. Ezkutatu taldeko partaideen helbideak. E-mail bat talde bati bidaltzen diozunean, deskuidatuz gero, mezu horretako irakurle bakoitzari taldeko partaide guztien helbide elektronikoak agerian ipintzen ari zara, eta hori jende askori ez zaio batere gustatzen.
  4. Ez sinetsi hor zehar dabiltzan gezurrak. Izuak eragindako mezu apokaliptiko bat jasotzen duzunean, ondo pentsatu zabaldu nahi duzun edo ez.
  5. Izan zaitez atsegina idaztean, internet bidez askotan ez da ikusten beste aldeko pertsonaren aurpegia, ez dakigu bere emozioak nola dauden edo bere sentimenduak mintzen ari ote garen. Horregatik, komeni da askotan erabiltzea "eskerrik asko", "mesedez", "pozten naiz zure mezua jasotzeaz", "eskerrik asko zure arretagatik"... bezalakoak.
  6. Txantxak egiten direnean ere, nahiz eta lagun batekin aritu, kontuz ibili behar da. Lagungarri izan daiteke emoji edo emotikonoak erabiltzea, pasa gabe.