Txikipedia:Nicole Fessel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nicole Fessel 1983ko martxoaren 19an jaio zen Annwaileer-en (Alemania). Eskiatzaile alemaniarrak 2019ko irailean hartu zuen erretiroa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Štrbské Plesoko Junior mailako Munduko Txapelketan egin zuen nazioarteko debuta, emaitza esanguratsurik lortu gabe. Geroago, gazteen munduko txapelketan parte hartu zuen Sollefteå 2003ra arte, bi domina irabaziz.

Munduko Txapelketan 2002ko urriaren 26an debuta egin zuen teknika libreko esprintean Düsseldorfen (24. postua lortu zuen) eta 2009ko urtarrilaren 18an lortu zuen lehen podiuma Whistlerreko taldekako teknika libreko esprintean.

Neguko lau Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 2006 eta 2018. artean. Brontzezko domina lortu zuen, Sotxin 2014an, errelebo proban bere taldekideekin (Stefanie Böhler, Claudia Nystad eta Denise Herrmann) hartu zuen parte.