Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilagorra zelaian

Oilagorra Euskal Herrian aurki daitekeen hegaztia da, bekada ere esaten zaio. Oilagorra nahiko handia da eta oso moko luzea du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiaren tamaina 30-35cm-ko luzera du bataz besteko.300-350 gramo pisatzen dute normalean baina 400gramokoak pisatu ohi dira. Txoriaren haragia oso goxoa da.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako, Asiako eta Ameriketako basoetan bizitzen dira. Udazkenean etortzen dira eta udaberrian joaten dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehiztariek esaten dute oilagor ospetsua basoko erregea izaten dela.

Hegazti sendoa da. Tamaina eta pisua nahiko aldakorrak izan daitezke. Kolore marroizka dute eta moko oso luzea edukitzen dute.

Biologia eta Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilagorra ilunabarreko ohituretakoa da. Eguna baso edo zuhaixka itxien barruan igarotzen du. Arriskua ikusiz gero bere buruataz fidatzen da. Mokoa lurrean sartuz elikatzen da.

Banaketa eta Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oilagorrak Europako,Asiako eta Amerikako klima boreal eta epeletan hazten da. Eremu Mediterraneoko zoru menditarretan ere bai.