Txikipedia:Oludamola Osayomi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oludamola Osayomi

Oludamola Osayomi, Osun, Nigerian jaio zen 1986-eko Ekainaren 26-ean. 1,58 metro neurtzen ditu eta 54 kg pisatzen ditu. Atleta Nigeriar oso ospetxua da. 100m eta 200m-etako probetan espezialitatua dago. Enpresetako administrazioa ikasi zuen Texako unibertsitatean eta 2006 an atletismoko eskola ordezkatu zuen. [1]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko domina 4 aldiz irabazi du Afrikako Atletsimo txapelketan. 2008ko Pekineko Joko Olimpikoaetan zilarrezko domina irabazi zuen 4 x 100 metroko erreleboetan, 43,04 segundoko denborarekin. Bere marka hoberena 100m-etan, 10,99 segundu izan ziren, Sao Paulon 2011-ean.  2010eko Commonwealtheko Jokoetan 100 m-ko jatorrizko irabazlea izan zen, baina titulua kendu eta zigorra ezarri zioten dopin-probak metilhexanamina estimulatzailean positibo eman ostean.[2][3]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osayomik Nigeriaren nazioarteko lehen agerraldia 2003ko Atletismoko Junior mailako Munduko Txapelketan izan zen, non finalaurrekoa izan zen 100 metro eta 200 metroetan. Hurrengo urtean senior lehiaketetan hasi zen lehiatzen. Osayomik 2007ko Afrikako Jokoetan banaka bere balioa frogatu zuen urrezko domina bikoitza lortuz. Bera ez zegoen sasoi berean 2009ko denboraldian; esprintetako eta erreleboetako kanporaketa etapan kanporatu zuten 2009ko Munduko Atletismo Txapelketan. Azkenik, 2010eko New Delhiko Commonwealth Jokoetan, Osayomik emakumezkoen 100 metroak irabazi zituen, baina urrezko domina galdu zuen bere B laginak metilhexanaminarekin positibo eman ondoren. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Oludamola Osayomi. 2022-01-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. (Ingelesez) Oludamola Osayomi. 2022-01-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. «Oludamola Osayomi > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  4. (Ingelesez) Oludamola Osayomi. 2022-01-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).