Wikipedia, Entziklopedia askea

Ona Carbonell

Ona Carbonell

Ona Carbonell Ballestero (Bartzelona, ​​1990eko ekainaren 5a) igerilari eta igeriketa sinkronizatuko Espainiako selekzioko kapitaina da.

10 urterekin hasi zen igerian CN Kallipolisen, aurretik gimnasia erritmikoan aritua.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, igeriketa sinkronizatuko bi proba olinpikoetan. Bikotean, Andrea Fuentesekin batera, zilarrezko domina lortu zuen eta taldekakoan, berriz, brontzezko domina lortu zuen.

Bartzelonako mundiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko Bartzelonako mundialean, bakarrik igeri egin zuen Freddie Mercury eta Motserrar Caballéren musikarekin. Brontzezko domina irabazi zuen.

Europako Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an, Onak, Paula Klamburgerekin igeri egin zuen, Berlineko Europar txapelketan, eta europako hirugarrenak geratu ziren.

Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazanen 2015eko Munduko Kopan, Onak bi bikote zituen: Paula Klamburg bikote librean eta Clara Camacho bikote teknikoan. Aldaketak izan arren, Ona eta bere bi lagunak bosgarren izan ziren libre eta tekniko bikotean modalitate honetan hainbeste urte dominak zintzilikatu ostean.

Bi domina hauek izan ziren Kazanen sinkronizatuan lortutako bakarrak, taldeka eta konbo modalitatean, bikotea bezala bosgarren izan baitziren.

Bestelako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Masterchef Spain-en Celebrity edizioan parte hartu zuen eta lehiaketaren irabazlea izan zen, finalean Paz Vega aktorea garaituz.