Wikipedia, Entziklopedia askea

Oniscidea edo kukurutxak hanka ugari dituzte isopodoak dira. Azal gogorra dute. 13,6 mm altuera eta 6,4 mm zabalera emeak 15,1mm baina berez bere tamaina 7,3mm-koa da. Kukurutx izena beste animalia askok izan dezakete. Hauek, eraso bat dagoela ikusten dutenean, bola bat bezala biltzen dira, horregatik, batzuetan, bola zomorro izena ere ematen zaie.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola zomorroaren elikadura betez ere omniboroa da. Landare jatorriko substantziak kontsumitzen dituzte, hala nola hostoak, adarrak , sustraiak eta animalia- jatorrikoak, hildako intsektuak gisa.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola zomorroa indibiduo dioikoa da, hau da bi gurasokoa, beraz bi guraso behar dira ugalketarako. Pleopodoaren endopoditoaren forma luzanga erabiltzen du arrak esperma transmititzeko. Emeak bestalde poltsak edo sabelekoa zaku bat dute marsupia izenekoa eta poltsa horretan 12 edo 14 egunez inkubatzen dituzte arrautzak.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola zomorroak lur guztian zehar egoten dira eta beraien bizilekuak harrien azpian dauzkate edo enborren gainean.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bola zomorroak dimorfismo sexuala dute.