Edukira joan

Txikipedia:Orbiso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kokapena: Orbiso Gasteiztik 39 minutura dago eta artean 41 km daude (Araba).

Latsarria

Udala: Orbiso Kanpezuko udalan dago, udala horrek Orbiso, Oteo, Antoñana, Buxanda eta Santa Kurutze Kanpezu hartzen ditu.

Demografia: Orbiso herri txiki bat da, 70 biztanlerekin, jende oso gutxi joaten da herria bizitzera egun hauetan eta jaio berri gutxi daude.

Zer bisitatu: Orbison gauza asko bisitatu ahal dituzu adibidez: latsarria, Istora sakana, bolatokia, San Andreseko eliza eta Santa Luzia baseliza.

Ekintzak: Istora sakanan arroila-jaitsiera egitera joan ahal zarete...

Ondasun eta eraikin nabarmenak: Orbisoko ardoa Arabako mendialdeko lehen ardoa izan zen. Eliza San Andres, frontoia, latsarria...

Historia: Herri hau 1071an egin zen, aro horretan Nafarrotik Arabara bidaiatzen zuen jendea atsedena hartzeko egin zen herri hau. Santi Kurutze herrixka zen heinean Ruy Diaz de Rijas Juan boteretsuaren esku geratu zen 1377 urtean.

Jaiak: Orbisoko jaiak maiatzaren 31tik ekainak 2rarte dira, hasieran txupinazoa botatzen da eta Andresin panpina jeisten dute, ondoren jaiak hasten dira. Baita ere Orbisonik deitzen den jai bat egiten da, apirilaren 6.an egiten dena.